PODCAST
Podcast edo i-rratsaioa Sindikazio fitxategi baten bitartez (normalean RSS) banatzen den audio fitxategi bat da.
Programa berriak daudela jakiteko harpidetza egin daiteke. Ez gara berrikuntzak bilatzera joan behar automatikoki abisatzen zaigulako.Harpidetza egiteko nahikoa dugu jario irakurgailu arrunt bat, adibidez Bloglines. Hala ere podcastetara harpidetu eta hauek entzuteko bereziki sortu diren jario irakurgailuak badaude adibidez. Juice(Mac OS X eta Windows XP) eta CastPodder (GNU Linux).
Podcasta egiteko erreztasunak ematen ditugu. Mezu berria idazten duzunean, esteka atalean audio fitxategiaren helbidea jartzen baduzu automatikoki sortzen da RSS fitxategi egokia. Horretaz gain podcast itxura erabiltzen bada, mp3 fitxategiari blogetik fitxategia entzuteko tresna txiki bat gehitzen dio. Horrela ez da podcast teknologia ezagutu behar programa hori entzun nahi badugu ere.
